Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europa, Frantziako hauteskunde kanpainaren erdigunean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Macron liberalak erreformak eskatu ditu Europar Batasunaren baitan. Le Pen ultraeskuindarrak, berriz, euroaren eta frankoaren elkarbizitza defendatu du.

Frantziako presidente izateko lehian diren bi hautagaiek zehaztapen garrantzitsuak egin dituzte Europari dagokionez. Emmanuel Macron liberalak azpimarratu duenez, Europar Batasunak erreforma garrantzitsuak egin beharko lituzke, eta horiek egin ezean, goiz ala berandu, Marine Le Penek irabaziko lituzke hauteskundeak, eta 'Frexit'a gauzatuko litzateke.

Macronek badu erreforma eskari hau bere programan. Horren arabera, Europar Batasunaren baitako hausnarketa demokratiko horrek ez luke urtebete baino gehiagokoa izan behar, eta erreforma jakin batzuk jaso beharko lituzke. Erreformok ozen errepikatu ditu hautagai liberalak, lehenengo itzulian botoa Melenchoni eman zioten ezkertiar guztiak erakarri nahian, izan ere, zazpi milioi inguru izan ziren.

Marine Le Peni dagokionez, ohartu da: frantziar gehienek euroa nahi dute txanpon gisa. Izan ere, euroa Europar Batasuna bera baino ospetsuagoa da. Horregatik, orain, leundu egin du Frantzia eurotik ateratzeko nahia, eta dio bi moneten elkarbizitza posible dela: franko frantziarra eguneroko erosketak egiteko, eta euroa, frantziarren aurrezkietarako eta Europako merkataritzarako. Era horretan erakarri nahi ditu Filloni botoa eman zioten eskuindarrak (zazpi bat milioi) eta Europaren aurkakoak ez direnak.