Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, irandarren kontra eta saudiarabiarren alde

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Saudi Arabiako anfitrioiei aurrean Riaden atzo eskaini zuen hitzaldian, Trumpek Iran egin zuen guztiaren errudun, baita Siriako gerraren arduradun ere.

Estatu Batuak betiko lekuan daude berriro Ekialde Erdiari dagokionez: Iranen kontra eta Saudi Arabiaren alboan. Donald Trumpen hizkuntza sinplera itzulita: Iran da gaiztoa, eta Saudi Arabia, berriz, zintzoa. Saudi Arabiako anfitrioiei aurrean Riaden atzo eskaini zuen hitzaldian, Trumpek Iran egin zuen guztiaren errudun, baita Siriako gerraren arduradun ere. Saudi Arabia, aldiz, armaz babestu behar den aliatu zintzoa da. Eta horregatik sinatu du kontratu milioiduna haiei azken belaunaldiko armak saltzeko. "Lanpostuak, lanpostuak eta lanpostuak", aldarrikatu du Trumpek, horrelako kontratuek Estatu Batuetan lana sortuko dutela esan eta dena justifikatzeko.

Baina Trumpek propio ahaztu ditu Saudi Arabia hain zintzoa ez dela argi uzten duten datuak: islam kontserbadorea zabaltzen ari da diruz, eta jihadistekin lotutako talde siriar eta irakiarrak finantzatzen dituela.

Momentuz, Trump ez da ausartu Obamek Iranekin sinatu zuen akordioa salatzen, baina litekeena da hori ere egitea. Obamak apur bat orekatu zuen Ekialde Erdiari buruzko Washingtonen atzerri politika tradizionala. Baina etorri da Trump eta atzera egin du berriz.