Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Arazo handia du Europak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europa oso une zailean dago, eta honelako atentatuen errepikapen sistematikoak are eta zailago egiten ditu gauzak.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak esana zuen Europar Batasunetik ateratzeko akordio onik lortu ezean, aztertuko zuela terrorismoaren kontrako borroka bateraturako jartzen duen dirutza murriztea. Egia da geroztik ez dela baieztapen horretan tematu, baina jabetu da orain hura esan izana arduragabekeria hutsa izan zela.

Jihadismoaren kontrako Europaren borroka inoiz baino beharrezkoagoa da eta kide europar guztien arteko elkarlana handitu beharra dago. Mehatxu jihadista Europako pertsonen eta baloreen kontrako mehatxua da. Eta 'Brexit'a ez da aitzakia elkarlan erabat beharrezko hori eragozteko.

Europa oso une zailean dago, eta honelako atentatuen errepikapen sistematikoak are eta zailago egiten ditu gauzak. Jendeari azaldu behar zaio gertatzen ari dena ez dela musulmanen errua, eta ez duela errefuxiatuen harrera politikarekin zerikusirik. Baina ezin da, ezta ere, gezurrik esan: musulmanak direla dioten taldeek hartu dituzte bere gain atentatu guztiak, eta behin baino gehiagotan herrialde musulmanetatik datozen errefuxiatuek hartu dute parte erasoetan. Arazoa, beraz, larria da-oso eta konpontzeko benetan zaila.