Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

FARCen armagabetzea, bukatzear

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

NBEren ikuskatzaileek gerrillarien armak biltzen jarraitzen dute eta litekeena da aste honetan bertan FARC armagabetutako gerrilla izendatzea.

Indar Armatu Kolonbiar Iraultzaileen, FARC-en, armagabetzea  bukatzear da eta ongi amaitzear gainera. NBEren ikuskatzaileek gerrillarien armak biltzen jarraitzen dute eta litekeena da aste honetan bertan FARC armagabetutako gerrilla izendatzea. Orduan hasiko da gerrillarien itzulera bizitza zibilera.

Cartagenako Akordioak biltzen duen bezala, gerrillari gehienak askatuko dituzte, amnistiaren bidez. Krimen oso larriak egin dituztenek bakarrik bete beharko dute gehienezko 8 urteko zigorra, baina ez dituzte espetxean sartuko. Hau da, gerrillari horiek ez dira espetxeratuak izanen, baina gune konkretu batean bizitzera behartuko dituzte.

Armen inguruan, oroitzapenak baino ez dira geratuko. Zehazki, hiru monumentu eginen dituzte arma horiekin, Bake akordioan dagoeneko zehaztuta dauden lekuetan. Bata NBE-aren New Yorkeko egoitzan. Bestea Kuban, herrialdeak egin dituen bitartekari lanak aitortzeko eta  hirugarrena Kolonbian. Azken hau kolonbiarrentzat 50 urte iraun duen gerra zibilaren oroigarria izanen da baina baita hasiera berri baten esperantza ere.