Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Londres dibortzioa prestatzen hasi da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Botoemaile askok sinistu zuten 'brexit'ak onurak baino ez zituela eurentzat: ona hartu eta soilik txarra utzi. Aurki jabetuko dira oker zeudela. 'Brexit'a, 'brexit'a dela. Eta denentzako dela.

Erresuma Batuan bizi diren europarren bizimodua pixka bat zailagoa izango da 'brexit'a zehazten denean. Orain dituzten hainbat eskubide,   -europar guztiek dituzten eskubideak-  galdu egingo dituzte, eta euren egoera legeztatzeko, gainera, paper ugari egin beharko dituzte. Immigrazio estatus berria sortuko da eurentzat: Erresuma Batuan bizi direnen estatusa. Bizileku iraunkorrarekin alderatuta, desberdina izango den estatusa da.

Eta azalpena emanda, zalantza, orain: India, Pakistan, Australia eta Commonwealtheko beste herrialde batzuetako immigranteentzat ere sortuko al dute estatus berezi hori? Edota, praktikan, asiarrek dutena baino egoera okerragoa izango dute europarrek aurrerantzean? Hala baldin bada, izan ere, Europako Batasunak modu tinkoan erantzun behar luke eta arazoak sorrarazi, baita ere, Europako beste herrialdeetan bizi diren britainiarrei.

Gauza asko dago argitzeko, baina agerikoa da etorkizunean ez dela ezer berdin izango. Logikoa. Helburu horixe zuen 'brexit'ak. Europako Batasunetik joatearen aldeko botoa eman zuten askok, hain zuzen ere, europarren etorrera mugatzeko egin zuten 'brexit'aren alde. Eta botoemaile horietako askok sinistu zuten, engainatuta,  'brexit'ak onurak baino ez zituela eurentzat: ona hartu eta soilik txarra uztera zihoazela.

Aurki jabetuko dira oker zeudela. 'brexit'a, 'brexit'a dela. Eta denentzako dela.