Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Macronek Frantziako Parlamentua eraldatu nahi du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Macronek erresistentziarekin topo egingo du bai Asanblea Nazionalean baita Senatuan ere, azken finean, egungo parlamentari askok soldata galduko lukete erreforma hori gauzatuko balitz.

Frantziako presidente berriak, Emmanuel Macronek presa du. Erakundeen sistema aldatu nahi du urtebete baino lehen. Proposamen deigarriena, diputatu eta senatarien herena murriztearena da.

Egun, Frantziak 925 parlamentari ditu, diputatu eta senatariak batuta. Erabat puztutako kopurua da, eta diru asko kostatzen dena. Macronek, kopuru osoa 600ren azpitik utzi nahi du, nahiz eta oraindik zifra altua den hori ere.

Macronek erresistentziarekin topo egingo du bai Asanblea Nazionalean baita Senatuan ere, azken finean, egungo parlamentari askok soldata galduko lukete erreforma hori gauzatuko balitz.

Baina Macronentzat hori ez da nahikoa. Hauteskundeen sistema proportzionala ezartzea proposatu du. Orain, bi itzuliko gehiengo sistemarekin funtzionatzen dute eta horrek esan nahi du, boto asko jasotzen dituzten alderdiek eserleku gutxi lortzen dituztela, eta horrek, alderdi bakar baten gehiengo absolutuari egiten dio mesede.

Aldiz, sistema proportzionala ezarriko balitz, Frantzia Intsumisoa edo Fronte Nazionalak bezalako alderdiek askoz ere eserleku gehiago izango lituzkete. Beraz, Macronek bere bi proposamenak aurrera eraman ezkero, oso garrantzitsua izango litzateke sistema parlamentarioak izango lukeen aldaketa.

ukeen aldaketa.