Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Whashingtonen eta Pyongyangen jolas arriskutsua

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Ipar Koreak misil asko ditu Seulera begira. Japoniari dagokionez, helmen ertaineko misilak ere iritsiko lirateke hirietara. Beraz, Tokio eta Seul Trumpen irrika militarra baretzen saiatzen ari dira.

Donald Trumpi izugarri gustatuko litzaioke Ipar Koreari eraso egitea, herrialde horretan hazten ari den gaitasun militarra suntsitu ahal izateko. Hego Koreari eta Japoniari ere gustatuko litzaieke eurentzako Ipar Koreak adierazten duen mehatxua paretik kentzea. Baina arazo bat dago: benetan gerra horretan sufrituko luketenak, hegokorearrak eta japoniarrak izango lirateke, iparkorearrez gain noski.

Ipar Koreak kainoi eta misil asko ditu Seulera begira, Hego Koreako kapitalera, eta 20 milioi bizilagun bizi hiri horretan. Ez dago Seul defendatzeko modurik. Ipar Koreatik botatako misil batek, minutu bat baino gutxiago beharko luke Seul jotzeko.

Japoniari dagokionez, berriz, Ipar Korearen helmen ertaineko misilak ere iritsiko lirateke Japoniako hirietara. Beraz, Tokio eta Seul Trumpen irrika militarra baretzen saiatzen ari dira. Ez da bideragarria Trump Estatu Batuen ezinbesteko bi aliatu hauen oniritzirik gabe eraso egiten ausartzea.

Kim Jong Un-i dagokionez, aldiz, jakin badaki Ipar Korea suntsitu egingo litzatekeela eraso egiten ausartzen bada. Kasu horretan, Hego Korea, Japonia eta Estatu Batuen erantzuna zurruna izango litzateke eta.

Ea Whashingtonek zein Pyongyangek ulertzen duten jolas hau arriskutsua dela eta inor ezin dela irabazle izan.

irabazle izan.