Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Merkel, agintari matxisten kontra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Hanburgon izango den G20 goi-bileran bitartekari lanak egiteko prest agertu da Alemaniako Kantzillerra, agintarien jarrerak hurbiltzeko asmoz.

Alemaniako Kantzillerrak, Angela Merkelek, Hanburgon ospatuko den G20 goi-bilera arrakastatsua izatea nahi du. Bitartekari lanak egiteko eskaini du bere burua, goi-bilera honetara iritsiko diren hainbat agintariren artean jarrerak oso urrunduta baitaude.

Horrelako goi-bileretan, ohikoena, lidertza Estatu Batuek hartzea izaten da, europarren babesarekin. Orain ordea, ez da horrela. Europarrak aurrez aurre ditu Donald Trumpek bi gai garrantzitsutan: klima aldaketan eta merkataritza askean. Eta horrek, lehen pentsaezinak ziren aliantzak sortzea eragin du.

Txina eta Europar batasuna klima aldaketaren inguruko Parisko akordioa praktikan jartzekotan dira. Bestalde, Europar Batasunak eta Japoniak atzo bertan merkataritza askerako ituna lortzeko negoziaketak bizkortzea erabaki zuten.

Goi bilera honetan ordea, tentsiorako arrazoi gehiago ere badira. Esate baterako; Ipar-Korearekin zer egin erabakitzea. Errusia eta Txina, Trumpen Ipar Korea erasotzeko tentazioa baretzen saiatzen ari dira. Eta argitzeko dago Trump eta Putinen arteko harreman berezia. Baita Alemania eta Turkiaren arteko harreman zailak ere.

Merkelek bitartekari izan nahi duela dio. Zortea izan dezala. Aurrez aurre ditu munduan diren hiru agintari matxistenak. Trump, Putin eta Erdogan. A! eta ez dezagun ahaztu Hego-afrikako presidentea, Jacob Zuma, honek 4 emazte ditu. Horrekin dena esaten da.