Itxi

albisteak

Publierreportajea

Guggenheim Museoaren 10. urteurreneko webguneak ADG Laus saria jaso du

LIN3S euskal agentziak Museoaren egun garrantzitsu honen ospakizuna eremu digitalera bideratzeko asmoarekin egin du saria eskuratu duen site hau.

  • Guggenheim Museoaren 10. urteurrenaren webgunea saritu dute.

    Guggenheim Museoaren 10. urteurrenaren webgunea saritu dute.

ADG Laus sarien 47 edizioaren sari banaketa ekainaren 30ean ospatu zen. Guggenheim Bilbao Museoaren XX. urteurrena ospatzeko micrositeak Erakundeen Website onenen alorrean brontzezko saria eskuratu zuen bertan.

LIN3S euskal agentzia izan da proiektu honen arduraduna, bai diseinuan bai garapenean. Zirrara sorrarazteaz gain, erabiltzailea ospakizunarekin bat egitea da site honen helburu nagusia.

Proposamen bakuna, erraza dugu LIN3S-ena, Museoaren barneko forma atseginzaleak gogora ekartzen dituena eta teknologia berritzaileekin garatua. Microsite honek 3D irudiarekin eta edukiekin elkarri eragiteko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Edozein gailuren bitartez, erabiltzaileak Museoaren barrualdera eramatea lortzen du.

Epaimahaiak webaren inplementazio teknikoa balioztatu du. React teknologiaren garatua, edukiaren karga orrialde bakarrean egitea eskaintzen baitu eskaera asinkronoen bidez. Horrela, sekulako inpaktu bisuala ematen dio erabiltzaileari errefrakzioz eta gardentasunez aberastuta dauden interakzioak eta animazioak eskainiz. Era berean, webaren etekina ez da deskuidatu, karga denbora hobeezinak aurkezten baititu.

Urrira arte denbora izando dugu micrositea ikusteko, hilabete horretan Museoaren XX. urteurrena ospatuko baita. Webaren leku nabarmen batean kokatuta dagoelarik, ospakizunaren programazioa ikusi ahal izango dugu.

Sari hau ez ezik, Museoak Kanpoko Publizitate mailan beste Laus bat eskuratu du 2016an Andy Warhol erakusketari egindako promozioagatik. Ikusten dugunez, Museoak euskarri desberdinetako komunikazioari eskaintzen dion garrantzia nabarmena da.

ADG Laus sariak

Laus sariak, Arte-Zuzendarietako eta Diseinugile Grafikoetako Elkarteko sariak, 1964an jaio ziren komunikazio grafikoan bikaintasuna aztertzeko eta ezagutzeko asmoarekin.

Estatu mailan, diseinu grafikoan ospe handien dituzten sariak ditugu hauek. LIN3S-ek, jaso duen brontzezko Laus honekin, hiru ditu dagoeneko.

2012. urtean, LIN3S-ek webgune onenari saria jaso zuen bidc.eus, Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council, webgune korporatiboarekin. Urtebete geroago, 2013an, Guggenheim Bilbao Museoaren weba garatzeagatik beste bat lortu zuen. Oraingoan, Museoaren XX. urteurrena ospatzeko asmoarekin, beste microsite hau sortu, eta hirugarren Laus saria eskuratu du.

LIN3S agentzia 2012an hasi zen Museoaren komunikazio digitalarekin elkarlanean. Horrela, azken urte hauetan, hainbat microsite sortu izan ditu: Expresionismo Abstraktuaren erakusketaren micrositea, Francis Bacon erakusketarena, Paris, Fin de Siècle erakusketarena eta Bill Violaren atzera begirakoaren erakusketarena. Era berean, Guggenheim Bilbao Museoaren webgunearen neurketa analitikoaren arduraduna da LIN3S agentzia.