Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpen Cosa Nostra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBn ez dago gaizki ikusita hautagai batek bestearen trapu zikinak ikertzea, baina bai ordea, horretarako atzerriko laguntza onartzea.

Hasi gara Donald Trump eta Don Vito Corleoneren artean antzekotasun batzuk ikusten. Bientzako, familia da aurrenekoa. Familia eta negozioak, noski. La Cosa Nostra, gure kontuak.

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak familiako hainbat kide jarri ditu erabakigarriak diren lekuetan. Ivanka alaba eta Jared Kushner suhia, bere aholkulari nagusiak dira. Jaredek aholkulari ofizial ardura dauka eta bere bulegoa presidentearen bulego alboan dago. Ivankak ez du ardura ofizialik, baina Etxe Zurian bulegoa dauka. Duela hiru egun, Hanburgon egin zen G20 taldearen goi bileran, Donald Trumpek bere eserlekua utzi zion berak munduko agintarien bilerara joan behar izan zuenean. Ez zion bere Atzerri Gaietarako ministroari edo kabinete buruari tokia utzi, antzeko kasuetan beste lider batzuek egiten duten bezala, ez, bere alabari utzi zion.

Eta orain Donald Trump Junior ere atera da agertokira: presidentearen seme zaharrena da. Donald Junior da orain etxeko negozioez arduratzen dena. Baina dagoeneko baieztatu da, iaz, Hillary Clintonentzat kaltegarria izan zitekeen informazio zikina eskaini zion abokatu errusiar batekin batzartu zela.

AEBn ez dago gaizki ikusita hautagai batek bestearen trapu zikinak ikertzea, gaizki ikusita dagoena da, horretarako atzerriko laguntza onartzea. Zenbaitek Donald Juniorri traizioa leporatzen diote. Berriz agertu da trama errusiarra. Trump familiak errusiarrekin tratu mafiosoren bat egin duten susmoa, alegia.