Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Macron beti erdigunean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Macron zentrista gisa definitzen da, eta munduko diplomaziaren erdigunean kokatzen saiatzen ari da.

Frantziako presidenteak, Emmanuel Macronek badaki nola jokatu Ameriketako Estatu Batuetako bere kidearekin, Donald Trumpekin. Bizkarreko kolpetxo eta guzti, tratu adeitsua eskainiz, gizon garrantzitsu sentiarazi du. Napoleonen hilobia bisitatzera eramanez eta ondoren Eiffel dorrean afalduz, Trumpi ikusarazi behar dio ez dagoela bakarrik, nahiz eta bera, horretan tematu. Itxura batean, Macronen helburua, Trump Parisko akordioa ez uzteko konbentzitzea da. Alegia, klima aldaketaren kontra egindako munduko akordioa ez uztea.

Baina badago sakonagoa den beste helburu bat: Trumpen eta Merkel alemaniarraren artean bitartekari lanak eginez, pieza diplomatiko garrantzitsu izatea. Alemaniaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremanentzat ez da unerik aproposena. Besteak beste, Baltikoko itsasoa zeharkatuz Alemania eta Errusia artean aurreikusitako gasbidearengatik: zuzen-zuzenean Errusiako gasa Alemaniara eramango luke, Europako beste herrialdeetatik pasa beharrik gabe. Hori ez dator bat, Trumpek likido egoeran dagoen gas estatubatuarra europarrei saltzeko duen asmoarekin: horretarako behar duen lehenengo gauza, europarrek errusiako gasa erosteari uztea izango litzateke eta.

Atzo, Macron Merkelekin ere batzartu zen, eta hau austeritate ekonomikoa samurtu dezan konbentzitzen saiatzen ari da. Merkelek ordea, iraileko hauteskundeetara itxaroteko esan zion. Macron zentrista gisa definitzen da, eta munduko diplomaziaren erdigunean kokatzen saiatzen ari da.

aiatzen ari da.