Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Txinaren egoera zaila

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Txinaren kezka da Piongiangen jarrera oldarkorrak AEBren hedatze militarra eragin lezakeela zonaldean, bere aliatu diren Hego Korea eta Japonia babesteko.

Koreako auzia kudeatzeko oso zaila egiten ari zaio Txinari. Alde batetik, Txinak Ipar Korearen aliatu izaten jarraitu behar du. Txinan alderdi komunista dago agintean, bere politika askotan komunismotik urrun egon arren.

Beraz, koherentzia ideologikoari eusteko, Ipar Korean agintzen duen alderdi komunista (kasu honetan benetan komunista) babestu behar du. Baina, bestetik, Ipar Korea Ameriketako Estatu Batuak (AEB) mehatxatzeko arma atomikoa lortzen tematu izana arazo potoloa da Txinarentzat.

Txinaren kezka da Piongiangen jarrera oldarkorrak AEBren hedatze militarra eragin lezakeela zonaldean, bere aliatu diren Hego Korea eta Japonia babesteko. Eta Txinak ez du nahi ez soldadu estatubatuar gehiago izaterik etxe ondoan, ezta Ipar Korearen alde jartzera behartuko lukeen gerra bat pizterik ere, irabazteko ezer eta galtzeko asko izango lukeelako.

Horregatik babestu ditu Txinak Nazio Batuen Erakundeak Ipar Korearen aurka onartutako zigorrak. Txina Ipar Koreari igortzen ari zaion mezua honako hau da: Utzi bonba atomikoekin jolasteari, eta ekin ekonomia garatzeari guk egin dugun bezala.