Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Trumpek mozorroa kendu zuen aspaldi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Hauteskunde kanpainan arrazakeria babesten duten taldeen eta ultraeskuindarren botoak bilatu zituen eta baita lortu ere.

Egiazko Donald Trump Twitterren dagoena da. Sare sozialen bidez adierazten du bere benetako pentsamendua eta Twitter bidez iragartzen du zer egingo duen. Eta orain arte Donald Trumpen twitter kontuan ez dago Charlottevillen gertatutako eraso arrazisten gaitzespen garbirik.

Etxe Zuriko komunikazio gabineteak prensa-oharra atera behar izan du Trump presidentea talde neonazien eta Ku Klux Klanen aurka dagoela nabarmentzeko, baina Trumpek ez du halakorik idatzi Twitter kontuan… indarkeriak jatorri askotarikoa izan duela baizik.

Trumpek mozorroa kendu duela pentsatuko dute batzuk, baina aspaldian kendu zuen. Hauteskunde kanpainan arrazakeria babesten duten taldeen eta ultraeskuindarren botoak bilatu zituen eta baita lortu ere. Musulmanei sarrera eragotziko ziela zin egin zien, mexikarrak sartu ez daitezen hesia eraikiko zuela, paperik gabeko etorkinak kanporatuko zituela eta poliziek neurri zorrotzak izan zitzaten babesa eskainiko ziela. Eta horregatik eman zion botoa eskuin muturrak. David Duke Ku Klux Klaneko buruetako batek eta Charlottesvilleko protesten bultzatzaileetako batek Trumpi gogorarazi nahi izan dio promesak noiz bete zain daudela.