Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Trumpek badauka ideologia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Askok uste zuten Trumpek ez zuela ideologiarik, populista hutsa zela eta hauteskundeak irabazteko esan beharrekoa esatera mugatu zela. Bada Trumpek badu bai ideologia: eskuin muturrarena.

Agerikoa da Ameriketako Estatu Batuetan arrazismoa bizirik dagoela. Baina orain artean, presidente bakar batek ere ez zuen publikoki arrazakeria babestu, joera eskuindarrekoa izanagatik ere. Horregatik Donald Trumpek Charlottesvillen hiru hildako utzi dituzten gertaeren harira esandakoek haserrea eta sumindura eragin dute Estatu Batuetako gizartean.

Nolakoa izango da haserrearen neurria… George Bush aita-semeek ere elkarrekin agiri bat kaleratu dutela “Estatu Batuek arrazakeria, antisemitismoa eta gorroto-forma guztiak beti baztertu behar dituztela” nabarmentzeko. Trumpek arrazistekin bat egin duenaren adierazlea da, haiek izan direla txalotu duten bakarrak. David Duke Ku Klux Klaneko buruzagi ohiak publikoki eman dizkio eskerrak.

Ez da ahaztu behar Trumpek hauteskundeak irabazi izanaren giltzetako bat Estatu Batuak zurien herrialde izatea lehenesten dutenen botoa eta babesa izan zela. Estatu Batuetan azal zuria ez duten gainerako herritarrak soberan daudela uste dutenen babesa, hain zuzen.

Askok uste zuten Trumpek ez zuela ideologiarik, populista hutsa zela eta hauteskundeak irabazteko esan beharrekoa esatera mugatu zela. Bada Trumpek badu bai ideologia: eskuin muturrarena.