Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Hurrengo atentatu jihadistarako prest egon beharko

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Bartzelonakoek, aurrekoetan ez bezala, jihadista katalanen asmoen berri zuten bateren batekin lotura izan zuten Parisen.

Kataluniako atentatuaren egileek Parisera egindako bidaiek frogatu dutenez egileek ez zuten bakarrik jardun, eta harremana zeuden Estatu Islamikoko buruzagiren batekin. Orain arte, Europan atentatu jihadistak gauzatu dituzten askok euren kabuz jarduten zutela pentsatzen zen, baina europarrei eraso egiteko Daeshen arauak jarraitzen zituzten. Ez zuten zuzeneko harremanik behar jihadisten agintariarekin. Bartzelonakoek ordea, jihadista katalanen asmoen berri zuten bateren batekin lotura izan zuten Parisen.


Estatu Islamikoak Europan agintari militarrak infiltratzea lortu du, eta hauek dira atentatu handiak zuzentzen dituztenak. Antza denez, gainera, Kataluniako atentatuak Europan orain artean izan diren basatienak izan behar zuten.

Gauza beldurgarriak ikusteko prestatu beharrean gaude, ez baita posible jihadisten sare guzti hau denbora tarte laburrean desegitea. Hezkuntza hobetzea beharrezkoa da, baita gorrotorako deiak deuseztatzea, bazterkeria murriztea, mugak kontrolatzea, meskitetako imanen kontratazioa arautzea, poliziaren eraginkortasuna handitzea, eta Europako gobernuen arteko elkarlana sustatzea ere. Eta horrek guztiak denbora asko eskatzen du.

Beraz, horrela esatea gordina eta ezkorra bada ere, Europako edozein txokotan gerta daitekeen hurrengo atentatuaren zain geratu beharko dugu.