Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

'El Cordobes'ek gerra luzearekin mehatxatu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako hiritarra izan arren, egun batean bere nortasun erlijiosoa nortasun nazionalaren gainetik jartzen dute eta euren herrikideak ere hiltzen hasten dira.

'El Cordobes' izena du, baina ez da toreroa. Bere izena, Muhammad Yasin Ahram Perez da eta 'Al Qurtubi' goitizenez ezagutzen da, alegia, arabieraz, Kordobakoa. Hain zuzen ere, jaio eta bizi, Kordoban egin zen: aita marokoarra du eta ama espainiarra.

'Al Qurtubi' gazteleraz hizketan agertzen da Estatu Islamikoak Al Andalus, alegia, penintsula iberikoa, zuzenean mehatxatzen duen bideoan. Al Quirtubi Siriara joan zen Califatoko borrokalariekin bat egiteko. Bere anaiek eta, harrigarriagoa, denek, bere amak Tomasa Perezek, ere hala egin zuten.

'Al Qurtubi'k ematen dituen argumentuak, oso interesgarriak dira. Dioenez, ?zuen kontrako gure gerrak?, alegia, kristauen kontrakoak ?mundua amaitzen denera arte? jarraituko duela dio, Musulmanen odola Inkisizio espainiarraren gainetik isuriko dela argudiatuz. Orain bostehun urte izandako gertaera historiko batez ari da hizketan.

Izan ere bere sinesmen erlijiosoak Coranean oinarrituta daude, duela mila eta laurehun urte idatzitako liburu batean. 'Al Qurtubi' Europa bete-betean harrapatzen duen mehatxuaren adibide garbia da. Europako hiritarra izan arren, egun batean bere nortasun erlijiosoa nortasun nazionalaren gainetik jartzen dute eta euren herrikideak ere hiltzen hasten dira.

Ez dakigu Europan zenbat 'Al Qurtubi' ote dauden, baina zoritxarrez, asko daudela dirudi.