Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Hauteskunde osteratxoa Merkelentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Irailaren 24an izango dira hauteskundeak Alemanian, eta une honetan, hondamendi batek bakarrik eragotz dezake kantzilerraren garaipena. Izan ere, errefuxiatuen auzian ere indartuta atera da Merkel.

Hiru aste pasatxo geratzen dira Alemaniako hauteskundeetarako, irailaren 24an izango baitira. Eta une hauetan, hondamendi batek soilik eragotz dezake Angela Merkelen garaipena. Gutxienez oposizioko hiru alderdik osatutako koalizio bat beharko litzateke hori saihesteko. Inkesta guztiek, salbuespenik gabe, Merkelen alderdi kristau-demokrataren garaipen zabala iragartzen dute. Horrela, Angela Merkel kantziler hautatuko dute, laugarrenez.

Merkelek mehatxu bakarra dauka: Alemaniarako Alternatiba etorkinen kontrako alderdiak demokristauei botoak lapurtzea, eta modu horretan, matematikoki posible izatea oposizioko hiru alderdien arteko koalizioa. Alemaniar askok uste dute oraindik arduragabekeria izan zela ateak irekitzea Greziatik eta Balkanetatik zetorren etorkin oldeari. Baina, gai horretan ere, Merkel indartuta atera da. Alde batetik, egoki jokatu zuen arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioaren bultzatzaile izan zen, Balkanetako bidea ixteko asmoz. Duela bi urte 900.000 pertsonak eskatu zuten asilo politikoa Alemanian. Urtea hasi genuenetik, baina, zifra hori ez da 100.000 iristen. Migratzaileen krisia kontrolatuta, Alemaniarako Alternatiba alderdiak Merkeli botoak kentzeko aukerak murriztu egiten dira.