Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Alemania ere ezegonkorra da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Merkelek liberalekin eta ekologistekin baino ezin du gehiengoa lortu. Nabariak dira euren arteko ezberdintasunak.

Uste baino zailago geratu da Alemaniako mapa politikoa igandeko hauteskundeen ondoren. Argi dago Angela Merkeli dagokiola gobernua osatzea, baina argi ez dagoena da lortuko ote duen gobernu iraunkorra osatzea. Kristau-demokraten eta sozialdemokraten arteko koalizio handia, azken lau urtetan neke handirik gabe aritu dena, erabat dago baztertuta.

Koalizio Handia osatzen duten bi alderdiek botoen % 53 lortu dituzte, 10 puntu galduta. Sozialdemokratak alde batera utzita, Merkelek liberalekin eta ekologistekin baino ezin du gehiengoa lortu. Baina bi alderdi horiek kristau-demokratekin badituzte diferentziak, eta euren artean ere bai. Alemaniarentzat Alternatibarekin, eskuinetik botoak lapurtu dituen alderdiarekin ere, jakina, baztertuta dago gobernu aukera. Bundestagen ordezkaritzarik ez zuen alderdi horrek eta orain botoen % 12 ditu eta 95 eserleku.

Beraz, esan genezake krisi ekonomikoak Alemania ere jo duela. Lehen lau alderdi zeuden Parlamentuan, orain sei dira. Alemania ez da hauteskundeen aurretik zena bezain egonkorra.