Itxi

Juanjo Sanmiguel

Analisia

Hizkuntza

Juanjo San Miguel

Juanjo San Miguel

Errealitatea likidoa den honetan, guztiak garai bateko sendotasuna galdu omen duenean, hitzen bidez adierazi beharrekoa nahaste ulergaitzetan dihoakigu

Alemanian egin berri dituzten hauteskundeetan,"eskuin muturra" deitu dugun horrek izandako gorakada bihurtu dugu albiste nagusietakoa. Europako beste herrialde batzuetan sortutako talde, alderdi eta mugimenduei antzerako izena jarri ohi diegu. Gero eta sarriago entzun genezake "nazi", "faxista", "populista" edo pareko adierazleak pertsona edo taldeen jokaera nolakoa den adierazteko.

Errealitatea likidoa den honetan, guztiak garai bateko sendotasuna galdu omen duenean, hitzen bidez adierazi beharrekoa nahaste ulergaitzetan dihoakigu. Eskuinak eta ezkerrak Frantziako iraultza ondoren sortutako parlamentuan, batzuk eta besteak esertzen ziren lekua besterik ez dute adierazten, kontserbadoreak eskuineko aulkietan eta liberalak ezkerrekoetan. Gero, jarduera politikoak jarrerak, iritziak eta batez ere proiektuak zehaztu ditu. Garai sendoetan hitz bakoitzak esanahi garbia omen zeukan, eskuin muturreko alderdiek egitasmo zehatza zuten, era gardenean azaltzen zioten gizarteari zer nahi zuten eta zer ez,eta asmoak gauzatzeko bidean zalantza eta duda-muda gutxi zegoen.

Gaur egun, Europako herrialdetan eskuin muturra deitzen dugun horrek ez du egitasmorik, ez luke jakingo gizartea nola antolatu gaur egungo tresnak eta baliabideak erabilita ez bada. Eta botoa ematen dion jendea, beldurrak eta kezkak bultzatutakoa da, duena galduko duela uste duena, kanpotik datozenek eta kontrolatzen ez duen globalizazioak baztertu eta ezer gabe utziko duela uste duena.

Arriskuak eta etsaiak gutxiestea da egin dezakegun oker handiena, hori baita galbiderantz lehen pausoa. Baina norantz goazen jakiteko derrigorrezkoa zaigu nondik gatozen eta bidean aurkitu genezakeena garbi adieraztea. Eta gaur egun gehienok ezin dugu asmatu, komunikabideek, iritzi emaileek eta ordezkari politikoek hitz egiten dutenean zertaz ari diren, hitzen esanahia erabat desitxuratu dugulako. Gaur egun edozein eztabaidatan entzun genezake batak besteari faxista deitzen, batak besteari demokrata izaera ukatzen, begi bistan dugun errealitateari buruz justu kontrakoa esaten, etor litekeenari buruz uztarezinak diren baieztapenak egiten…

Zenbait adituk dio Europako gizarteak garapenaren mugara iritsi direla zenbait arlotan, hortik aurrera, behin gailurrera iritsi ondoren atzeraka besterik ezin dela egin, eta gaur egun ez dugula ez baliabiderik, ez kemenik duguna hobetzeko. Agian horregatik, egia esatea gogorregia delako nahiago dugu hizkuntza nahastea,begien aurrean duguna ezkutatzeko.

na ezkutatzeko.