Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Armak = kausa; hildakoak = ondorioa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Estatubatuar gehienek oraindik ez dute ulertzen, herrialdean 300 milioi arma izanda, jende asko hilko dela. Eta hori da hain zuzen ere gertatzen ari dena, jende asko ari dela hiltzen.

Badirudi estatubatuarrak direla kausa-ondorio harremana ondo ulertzen ez duten gizaki bakarrak. Gauza bat egiteak ondorio bat dakar, hori ulertzeak lagundu dio gizakiari aurrera egiten.

Ba estatubatuar gehienek oraindik ez dute ulertzen, herrialdean 300 milioi arma izanda, jende asko hilko dela. Eta hori da hain zuzen ere gertatzen ari dena, jende asko  ari dela hiltzen. Las Vegaseko sarraskiak Europan izandako eraso jihadista gehienek baino hildako eta zauritu gehiago eragin ditu.

Madril, Paris eta Nizakoak aintzat hartu gabe. 60 hildako eta 500 zauritu gerra bonbardaketa baten kopuru ohikoagoak dira. Hala ere  Donald Trump presidenteak ez du egoera hau aldatzeko ezer egiten. Las Vegasen gertatu dena "oso tristea" dela esatera mugatu da. Trumpek ez du ezer egiten uste duelako  ez dela ezer gertatzen armak edukitzeagatik, eta  estatubatuar gehienek  ez diotelako  exijitzen  armen inguruko araudi bat.

Eztabaida txikiren bat egon badago, Bernie Sanders senatariak adibidez armak erosteari oztopoak jartzea eskatu du, baina egun gutxi barru denak lehen bezala  jarraituko du, ez baitute ulertzen kausa eta ondorioaren arteko harremana.