Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Xi enperadorearen erregealdi luzea

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Xi Jinping Txinako presidenteak abantaila handia du herrialde demokratikoetako beste kideen aurrean; oso epe luzerako planak egin ditzake badakielako luzaro egongo dela boterean.

Xi Jinping Txinako presidenteak abantaila handia du herrialde demokratikoetako beste kideen aurrean. Oso epe luzerako planak egin ditzake jakin badakielako luzaro egongo dela boterean. Herrialde demokratikoetako buruzagiek aldiz 4 urterako egitasmoak egin behar izaten dituzte, agian hurrengo hauteskundeetan ez direlako berraukeratuak izango.

Txinan aldiz, agintari nagusia 20 urte edo nahi adina egon liteke agintean Txinako Alderdi Komunistaren kontrola bere esku baldin badu. 90 milioi afiliatu dituen alderdi hori da Txinako alderdi bakarra eta ez du boterea beste alderdi batekin partekatzeko inongo asmorik. Ekonomia zabaltzeko eredua da, politikoki zabaltzen ez dena, Txinan indarrean jarraituko duena.

Xi Jinpingek berak argi utzi zuen hori atzo alderdiaren Kongresuaren aurrean eskainitako hitzaldian. Eta aurrez esan bezala, luzarora begira planak egin ditzakeenez, bide batez iragarri zuen  2035-erako Txina “herrialde sozialista modernizatu” bat izango dela, gizartean ezberdintasun handirik gabea eta arazo ekologikorik ez duena.

2050era begira, berriz, munduko lehen potentzia izango da, bai ekonomikoki baita militarki ere. Politiko batek egin ohi dituen promesa hutsak dirudite, baina egina dena da Txinako  Alderdi Komunistak, Txinako gizartearengan duen kontrol zorrotza kontuan izanda, hori egiteko gaitasuna duela.

aitasuna duela.