Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Venetok eta Lombardiak autonomia handiagoa eskatu dute

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gobernu zentrala beti saiatu da deszentralizazioa atzeratzen. Baina orain jada ezingo du gehiago atzeratu.

Italiako Gobernuak autonomia gehiago eman beharko die bere 2 eskualde aberatsenei: Lombardiari eta Venetori. Horrela erabaki du gehiengoak atzo egindako 2 erreferendumetan eta Italiako Konstituzioak horretarako aukera ematen du. Bere 116-garren artikuluak dio eskualdeek eskumen gehiago eskatu ditzaketela 20 gaietan. Horien artean hezkuntza, osasuna,  ingurumena edo  fiskalitatea.

Italia nahiko herrialde zentralizatua da. 5 eskualdeek soilik dute estatus berezia: 2 uhartek (Siziliak eta Sardiniak) eta Alpeetako 3 eskualde txikik. Gobernu zentrala beti saiatu da deszentralizazioa atzeratzen. Baina orain jada ezingo du gehiago atzeratu.

Atzoko galdeketa bultzatu zuen Ipar Ligak, indartuta ikusten du bere burua emaitzen ostean. Bere buruzagia, Roberto Maroni, dena legearen eta Konstituzioaren barruan dagoela azaltzen saiatu da eta beraz Lombardia eta Venetokoak ez duela  zerikusirik Kataluniarekin, horrela  esan du hitzez hitz. Duela urte batzuk  Ipar Ligak  Italia iparraldearen independentzia defendatu zuen, Padania deitzen den eremuarena. Orain berriz ahalik eta autonomia handiena lortzen saiatzen ari da eta paper handiago izaten Italiako politikagintzan.

olitikagintzan.