Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Asadek gezurra esan zuen arma kimikoen inguruan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Baxar al-Asadek, Siriako presidenteak, ukatu egin zuen bere Armadak arma kimikoak erabili zituenik Trumpek Siriako base militar bati eraso ostean.

Arma kimikoetan aditu den Nazio Batuetako taldeak ondorioztatu du Siriako armadak sarin gasa erabili zuela joan den apirilean zibilen kontra egindako erasoan, 87 pertsona hil zituen. Eraso hori erabili zuen aitzakia modura Trumpek handik lau egunetara Siriako base militar bat erasotzeko. Orduan Baxar al-Asadek, Siriako presidenteak, ukatu egin zuen bere Armadak arma kimikoak erabili zituenik, Trumpen muntai bat baino ez zela guztia esan zuen bere kontrako erasoa egiteko.

Esandakoak esan, Asaden kontrako susmoak oso handiak ziren, ez baitzen lehendabiziko aldia, ezta bigarrena ere arma kimikoak erabiltzen zituela. 2014an zibilen kontra izandako beste eraso baten ondotik Obama Siriaren kontra, zigor modura, beste eraso bat egiteko zorian egon zen. Azken orduan, ordea, Putin errusiarrak konbentzitu zuen erasorik egin ez zezan eta arma kimikoen armategia suntsitzea eskaini zion.

Asadek sinatu egin zuen akordio hura eta  bere arma kimikoak deuseztatuko zituela hitzeman zuen. Argi dagoena da ez duela bete emandako hitza eta Obama engainatu egin zutela. Hori oso arriskutsua da  Trumpek  orain beste arrazoi batzuk aurkituko dituelako Iranen, Estatu Batuen eta  beste 5 herrialdeen artean sinatutako  itun  nuklearra salatzeko.  Trumpek dio Iran ez dela hitzarmen hori betetzen ari eta Obamari adarra jo ziotela.