Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

'Rusiagate' Trump jazartzen ari da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trumpek dio orain Papadopolos ez zela inor, baina argazki askotan ageri dira biak elkarrekin, gainera garai hartan Trumpek atzerri politikako bere aholkulari gisa aurkeztu zuen.

'Rusiagate' auzia berpiztu egin da eta estutasunean jarri du berriro Donald Trump Estatu Batuetako presidentea. Kontua da iazko hauteskunde kanpainan Hillary Clintonen kanpaina-taldekoen e-mailak filtratu zirela, gero Alderdi Demokratako hautagaiari kalte handia egin zioten e-mailak.

Hasiera-hasieratik esan zen e-mail horiek 'hacker' errusiarrek eskuratutakoak izan zirela eta horiek zabalduz  Moskuk Clinton kaltetu nahi izan zuela eta bide batez Trumpen garaipena erraztu. Berehala eman ziren argitara Trumpen inguruko pertsonek Washingtongo enbaxadore errusiarrarekin izan zituzten hartu-emanak eta zabaltzen hasi zen Kremlinak Trumpi lagundu ziola eta honek gustura hartu zuela laguntza hori.

Orain ordea badago froga bat. George Papadopoulos, Trumpen kanpainako aholkularietako batek Robert mueller fiskalaren aurrean onartu du gezurra esan zuela. Esan du, bere garaian aitortu zuela ez zuela hartu-emanik izan Errusiako gobernauren inguruko pertsonekin baina ez zela hala izan, hartu-emanak izan zituela. Eta orain Trumpek dio Papadopolos ez zela inor, baina argazki askotan ageri dira biak elkarrekin, gainera garai hartan Trumpek atzerri politikako bere aholkulari gisa aurkeztu zuen.