Itxi

albisteak

Publierreportajea

Kontziliazioa hobetzeko programa bat abian da Gipuzkoako 20 enpresatan

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoaren etorkizuna definitu eta eraikitzeko Gipuzkoako Aldundiaren planaren helburu nagusietako bat eremu honetan sendo aurreratzea da.

Kontziliazioaren inguruko EUSTATen, Euskal Estatistika Erakundearen, azken ikerketaren arabera, etxetik kanpo lan egin eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek 4,7 ordu eskaintzen diote egunero hauen zaintzari. Egoera berean dauden gizonezkoek, aldiz, 3,3 erabiltzen dituzte horretan.

Lanean ari direnen artean, etxeko zereginei eskaintzen dioten denborari dagokionean, gizonen %91,8k 2 ordu edo gutxiago ematen ditu lan hauetan, emakumeen %27,6k 3 ordu edo gehiago erabiltzen ditu, ordea. Errealitatea islatzen duten bi adibide besterik ez dira hauek, eta honetan denok, hiritar, enpresa, administrazio, denok dugu erantzukizun maila bat.

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoaren etorkizuna definitu eta eraikitzeko Gipuzkoako Aldundiaren planaren helburu nagusietako bat eremu honetan sendo aurreratzea da. Horretarako, 2.000 pertsona baino gehiago izango dira urte bukaera arte Aldundiak bultzatutako Kontziliazio eta Berdintasun egitasmo pilotuetan parte hartuko dutenak.

Denera hogei enpresa dira: hamar zenbait hilabete martxan daramatenak, eta beste hamar aurten bertan gai honen inguruan lanean hasiko direnak.

Informazio gehiago Gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz-en