Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Estatubatuarren buruko osasuna

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Texaseko sarraskitik bizirik atera diren 2 pertsonak telebista aurreko adierazpenetan esan dute Satanena dela errua dela.

Azken finean Donald Trumpek arrazoia du esaten duenean Estatu Batuetan armen arazoa buruko gaixotasun arazo bat dela, baina ez berak esaten duen zentzuarekin noski. Buruko gaixotasun arazo bat da, armen erabilera defendatzen duten estatubatuar askoren buruak ez duelako behar bezala lan egiten.

Ez dute ulertzen kausa eta ondorioaren artean dagoen harremana, hain gauza sinple eta garrantzitsua. Ez dute ulertzen Texaseko sarraskiaren egileak fusil bat eskuartean izan beharrean zartagin bat eduki izan balu, ez zukeela  26 pertsonen heriotza eta 50 zauritu eragingo. Ez dute ulertzen armen salmenta libreak zerikusiren bat izango duela bataz beste Estatu Batuetan egunero armen eraginez 95 pertsona hiltzearekin, 34.000 hildako urtean, eta 6 urteko epean 200 mila lagun, Donostiak edo Iruñeak dituen biztanleak adina.

Hala eta guztiz ere, era guztietako armak modu librean saltzea defendatzen segitzen dute eta egiten diren kontrolak, gutxi diren arren horiek ere kendu egin nahi dituzte. Eta ez hori bakarrik, Texaseko sarraskitik bizirik atera diren 2 pertsonak telebista aurreko adierazpenetan esan dute Satanena dela errua, ondo ari zarete entzuten bai!!! Deabruaren errua dela, erasotzailearen jabe egin eta Deabruak berak eraman zuela hilketak egitera.

Argi geratu da bai, buruko gaixotasun kontua dela.