Itxi

Jesus Torquemada

nalisia

Kim isolatzeko joan da Trump Asiara

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Harro, aginduak emanez iritsi da Trump Beijinera eta txinatarrek erantzun dute dagoeneko Trump ez dela nor, zer egin behar duten esateko.

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Asian jarraitzen du, bidaia ofizialean eta helburu nagusia du Ipar Korea are eta gehiago bakantzea. Izan da dagoeneko Japonia eta Hego Korean eta, jakina zen bezala, ongi hartu dute bertan. Izan ere, bi herrialde horientzat ere badira mehatxu Ipar Koreako misilak.

Baina Txinan dago orain eta hori beste kontu bat da. Txina ere arduratuta dago Kim Jong-un egiten ari denarekin.  Beijini ez zaio komeni nazioarteko gatazketan sartzea orain. Xi Jinping Txinako presidenteak,  teorian behintzat, eragin handia du Kim Jong-unengan.

Ipar Koreak egiten dituen esportazio bakanak Txinara egiten ditu. Eta Txinak ateak itxiko balizkie, Ipar Koreako ekonomia erabat hondatuko litzateke. Eta hala eta guztiz ere, Kimek sudurraren puntan jartzen zaiona egiten jarraitzen du. Horregatik nahi du Trumpek Xi konbentzitu, presio handiagoa egin diezaion.

Harro, aginduak emanez iritsi da Beijinera eta txinatarrek erantzun dute dagoeneko, Trump ez dela nor, zer egin behar duten esateko.