Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Pazifikoa, bilduta

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Vietnamen bilera egingo du gaur Asia-Pazifikoko Kooperazio Foroak. Han izango dira AEB, Txina, Errusia, Japonia, Hego Korea eta Kanadako agintariak, besteak beste.

Asia-Pazifikoko Kooperazio Foroak, APEC siglez ezagutzen denak, gaur batuko ditu Vietnamen Itsaso Barearen inguruko herrialdeetako agintari guztiak. Beraz, han izango dira Ameriketako Estatu Batuetako, Txinako, Errusiako, Japoniako, Hego Koreako, Kanadako, Indonesiako, Txileko eta Australiako eta beste hainbat herrialdetako presidente eta gobernuburuak. Alegia, munduko ekonomiaren erdia.

APECek argi erakutsi du nola munduko eragin ekonomikoa Atlantikotik Pazifikora aldatu den azken urte hauetan. Buruzagi hauek urtean behin elkartzen dira, baina APECa ez da merkatu libreko eremu bat eta ez dute subiranotasun bateraturik ere. Inolako antzik ez du, beraz, Europako Batasunarekin.

Edonola ere, buruzagien agindu maila ikusita, beti egon behar da adi aldebiko zein bilera izaten den. Trump egon berri da Xi Jinping Txinako presidentearekin. Eta ikusmin handia dago Putinekin noiz elkartuko den, goi-bilera baliatuta. Ez da elkartuko diren lehen aldia izango. Hanburgon elkar ikusi zuten, G-20aren testuinguruan. Baina ordutik Ipar Koreako krisia okertu egin da eta seguru da Putinek nora arte babestuko duen jakin nahiko duela presidente estatubatuarrak.