Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Militarrak Mugaberen aurka jaiki dira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hego Afrikan Mandelak egin zuenaren kontra, Mugabek ez zuen zurien integrazioaren alde ezer egin, guztiz kontra, jazarpena jasan eta alde egin zuten.

1960. urtean lortu zuen Independentzia Zimbabwek. Ordura arte, Hego Rhodesia, zuriek agintzen zuten, eta hauek, Hego Afrikakoa bezalako apartheida zuten ezarrita.

Robert Mugabe izan zen Independentziaren buruzagietako bat. Lehen hauteskundeak irabazi, eta orduz geroztik ez zuen inoiz agintea utzi. Behar izan denean, trikimailuak egin ditu aginteari eusteko. Behar izan denean, oposizioko buruzagiak erailtzea agindu du.

Hego Afrikan Mandelak egin zuenaren kontra, Mugabek ez zuen zurien integrazioaren alde ezer egin, guztiz kontra, jazarpena jasan eta alde egin zuten. Baina, herrialdearen ekonomia, zurien menpe zegoen, eta hauek ihes egitean pobretu egin zen herrialde osoa.

Eta horrela gaur arte. Mugabek 93 urte ditu eta bere asmoa da 41 urte dituen Grace emaztearen esku uztea agintea. Independentzia lortzeko borrokan ibili zirenek ez dute batere gustuko; iruzurgile izatea eta luxuzko bizimodua eramatea leporatzen diote.

Hori horrela, itxuraz, Gracen agintea ekiditea dute helburu estatu kolpea eman duten militarrek.