Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Negoziazioak zail, Alemanian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Liberal eta ekologisten arteko akordioa lortu behar du Merkelek kantziler izateko, eta ez da batere erraza. Berdeek neurri zehatzak eskatu dituzte, eta liberalek ez dute gastu publikoa handitu nahi.

Fase erabakigarrian sartu dira Alemaniako gobernua osatzeko negoziazioak. Bi aukera bestetik ez zituzten utzi irailaren 24an egindako hauteskundeek: bata, kristau-demokrata eta sozialdemokraten arteko koalizioa, bestea, kristau-demokrata, liberal eta ekologisten artekoa. Lehena izan da aurrez indarrean, azken lau urteetako gobernua sozialdemokrata eta kristau-demokratek osatu dute, baina orain, sozialdemokratek esan dute formula hori ez dutela errepikatu nahi eta nahiago dutela oposiziora igaro.

Beraz, Angela Merkelek kantzilerra izan nahi badu eskuartean duen aukera bakarra kristau-demokrata, liberal eta ekologistekin akordio batera heltzea. Eta hori ez da batere erraza; esnea, olioa eta ozpina nahastea bezala da. Oztoporik handiena une honetan ekologia gaietan dago. Berdeek urrats zehatzak eskatzen dituzte, adibidez, ikatzeko zentral elektrikoei dagokionez, bertan behera uztea eskatu dute eta gasolinarekin eta erregaiekin ibiltzen diren ibilgailuak erretiratzea, elektrikoak merkaturatuz.

Alemanian 2022an itxiko dira zentral nuklearrak, hori erabakita dago, baina ezin dira ikatzeko zentral elektrikoekin batera itxi, zeren eta argindar produkzioa nabarmen jaitsiko litzateke. Auto elektrikoari dagokionez, diru laguntzak beharko dira, eta liberalek ez dute gastu publikoa handitu nahi.