Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Alemaniara iritsi da ezegonkortasuna

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Demokristauen, liberalen eta ekologisten arteko negoziazioek porrot egin dute, eta horrek aukera utzi utzi dizkio Merkeli. Izan ere, Alemanian ez du inoiz alderdi batek gutxiengoan gobernatu.

Alemania orain arte ezagutu gabeko egoera batean sartu da. Gobernua osatzeko demokristau, liberal eta ekologisten arteko negoziazioen porrotak aukera gutxi utzi ditu. Horietako bat 'Koalizio handia' deitua berriz egitea litzateke demokristauen eta sozialdemokraten artean. Martin Shultz sozialdemokraten buruak berretsi du ez duela nahi, hautesleek aukera horri bizkarra eman ziotelako. Eta arrazoi du: 'Koalizio handia', Angela Merkel buru, 2013tik 2017ra egon da agintean. Duela bi hilabeteko hauteskundeetan bi alderdi horiek 100 eserleku galdu dituzte eta boto portzentajean 14 puntu egin dute behera. Elkarren artean botoen % 67 izatetik % 53 izatera igaro dira.

Ezin bada demokristauen, liberalen eta ekologisten arteko gobernu bat, ezta 'Koalizio handia' ere, Angela Merkelek gutxiengoan gobernatzeko aukera geratzen da. Baina hori, gutxiengoan dagoen gobernu bat, ez da Alemanian inoiz gertatu, beti osatu dira gehiengo zabala zuten koalizioak, lau urte iraun dutenak. Sinestezina dirudi baina herrialde europar ia guztietan dagoen ezegonkortasun politikoa Alemaniara ere iritsi da.