Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpek barregarri utzi du May Twitterren

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Britain First talde neonazi britainiarraren hiru bideo antimusulman bertxiokatu ditu AEBko presidenteak. May kexu agertu da, eta Trumpek erantzun dio bakean uzteko.

Urtebeterik ere ez darama Etxe Zurian eta jada ohiko arau diplomatiko guztiak haustea lortu du Donald Trumpek. Ez da ohikoa herrialde bateko presidenteak Twitter ofizialaz gain, bere Twitter pribatua erabiltzea politika egiteko, baina erabat ezohikoa dena da erakunde arrazisten, ultraeskuindarren eta faxisten bideoak bertxiotzea. Trumpek behin baino gehiagotan egin du, baina oraingoan are urrunago joan da Britain First talde neonazi britainiarraren musulmanen kontrako 3 bideo musulman bertxiotu ditu. Bideoek nazioartean oihartzun handia lortu dute.

Britain First taldekoa zen Thomas Mair 'Brexit'ari buruzko erreferendumaren kanpainan Jo Cox diputatu laborista erail zuena. Coxek errefuxiatu siriarren alde lan egiten zuen eta Europar Batasunean segitzearen aldeko botoa eskatzen zuen. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Trumpen jokabide horren aurrean protesta egin du, eta Trumpek erantzun dio gutxi gora behera esanaz "arduratu dadila Britainia Handian dituen terrorista islamiarrak jarraitzeaz, bera oso ondo ari da eta".

Londresen sekulako haserrea eragin du horrek, Trumpek barregarri utzi duelako May, diplomaziaren arau oinarrizkoenak hautsiz. Eskerrak Erresuma Batua Estatu Batuen aliatua dela. Trumpek lagunei horrelako tratua ematen badie, ez da harritzekoa ikustea zer esaten duen bere arerioez.