Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Irlanda eta 'Brexit'a: zailago oraindik

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ipar Irlandaren eta Irlandaren arteko muga ezarri behar ote den eztabaidatzen ari dira. Orain ez dago mugarik, baina zer gertatuko da Erresuma Batua EBtik ateratzen denean?

Egin liteke ezin litekeena egin? Ba horixe da eztabaidatzen ari direna Irlandako Errepublikaren eta Ipar Irlandaren arteko mugaren inguruan. Muga hori gaur egun ez da existitzen, Erresuma Batua nahiz Irlanda Europako Batasunean daudenez, pertsonak eta merkantziak libreki igarotzen dira alde batetik bestera. Baino zer gertatuko da Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denean? Irlandako Errepublikako irlandarrek eta Ipar Irlandako nazionalista irlandarrek mugarik gabe segitzea nahi dute…. Irlanda osoan pertsonak eta merkantzien joan-etorria orain arte bezala libre izatea. Baina kasu horretan muga egon beharko litzateke Ipar Irlanda eta Britainia Handiaren artean, nonbait kontrolatu beharko baitira pasaporteak eta merkantziak.

Ipar Irlandako britaniar unionistentzat Erresuma Batua da beraien herrialdea, baina onartezina dela uste dute muga bat egotea Ipar Irlanda eta Erresuma Batuaren artean. Eta egoera are gehiago korapilatzeko gogoan izan behar da Theresa May lehen ministro britainiarra Ipar Irlandako unionisten menpe dagoela boterean segitzeko. Parlamentuan babesa kentzen badiote, Mayk gehiengo absolutua galduko du eta agintea galduko du… Ezinekoa dirudi ezta?