Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Klima aldaketaren kontrako borroka errentagarria da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Energia garbiaren aldeko apustua egiten duten enpresek onurak izan ditzakete epe luzera, nahiz eta epe motzean dirua gastatu beharko duten.

Zerbait positiboa atera da Parisen klima aldaketari buruz egin den goi bileratik. Aspalditik jakina da zer egin behar den aldaketa hori kontrolatu ahal izateko eta gaur egun bada erronka horri aurre egiteko moduko teknologiarik. Hala ere, borondate politiko handia behar da, eta, batez ere, diru asko.

Parisen, Gobernuek ez dute neurri berririk iragarri; baina nazioarteko finantza erakundeek urrats garrantzitsuak egin dituzte. Munduko Bankuak petrolio eta gas zundaketen finantziazioa etengo du bi urte barru hasita. 225 inbertsio fondo biltzen dituen talde batek adierazi duenez, petrolio, argindar eta autogintza enpresetan inbertitzen jarraituko du baldin eta enpresa horiek gas isurketen aurkako neurriak hartzen badituzte. Europako Batzordeak 9.000 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu energia garbi eta nekazaritza jasangarriarentzat.

Dena gutxi da eta dena berandu dator. Dena den bada nabarmentzeko zerbait: geldiezina dela energia garbiaren aldeko aldaketa teknologikoa eta horren alde egiten duten enpresek onurak izan ditzaketela epe luzera, nahiz eta, epe motzera dirua gastatu beharko duten.