Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

May ahulduta iritsi da Bruselara

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

EBk goi bilera du gaur 'Brexit'a aztertzeko, eta May ahulduta helduko da hitzordura, bozketa bat galdu baitzuen atzo Erresuma Batuko Parlamentuan.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa mingostuta helduko da gaur Bruselara, Parlamentuan lehen porrota jasan ondoren. Europar Batasunak (EB) gaur eta bihar egingo duen goi-bileran aurrerapauso garrantzitsua eman behar du: 'Brexit'aren negoziazioak aurrera doazela onartu beharko du eta bigarren fase batean sartu beharko dira.

Baina, adi, hau guztia ez dutelako gobernuek soilik erabakiko. Europako zein Erresuma Batuko parlamentuek asko dute esateko gai honetan. Europako ganberak oniritzia eman beharko dio EBk eta Erresuma Batuak onartutako akordioari. Hori jakina zen hasieratik.

Theresa Mayren asmoa zen Erresuma Batuko Parlamentuak azken akordioari onespenik eman behar ez izatea. Atzo Londresko Parlamentuan onartu zuten zuzenketaren arabera, ordea, diputatuen oniritzia jaso beharko du Europarekin lortutako akordioak, behin betikoz sinatu baino lehen. Eta emendakin hori onartu zuten Mayren alderdiko diputatu batzuen botoei esker. Horrek frogatzen du gehiengo oso ahula duela Mayk Parlamentuan.