Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

EBren migrazio politikaren erabateko porrota

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako buruzagiek beste behin atzeratu dute erabakia. Orain diote migrazio politiko berria ekaina baino lehen adostuko dutela.

Europar Batasunaren migrazio politikaren porrota begi bistan geratu da Bruselako goi bileran. Etorkinak Batasuneko kideen artean banatzeko kuota sistemak ez du funtzionatu. Herrialde gehienek, tartean Espainiak, ez ditu zegozkion immigranteak hartu. Eta badira, gainera, bakar bat ere hartu ez dutenak: Polonia, Hungaria eta Txekia, adibidez.

Eta komeni da gauza bat zehaztea: kuota sistema ez dela etorkin gehiago hartzeko sistema, baizik eta orain bi urteko krisian, Italiara eta Greziara etorri zirenak banatzeko sistema dela. Alegia, ez da immigranteekiko elkartasun kontua. Gainezka eta arazoari aurre egin ezinean dauden Batasuneko kideekiko elkartasun kontua da.

Sistema horren porrotak beste arrakala bat zabaldu du etorkinak hartzen dituzten herrialdeen, adibidez, Alemania eta Suediaren artean, eta etorkinik hartu nahi ez dutenen artean. Europar Batasunak derrigorrez behar du migrazio politika berria: mugak defenditzearen batera, Afrika edo Asiako gerratik ihesean datozen pertsonekiko gupida izango duena. Migrazio politika berri hori ekaina baino lehen izango dela diote orain.