Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Txileko penduluak kulunka egin du berriro

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Urteak daramatza Txilek zentro-ezkerreko eta eskuineko gobernuak txandakatzen. Michelle Bacheleti Sebastian Piñerak jarraitu zion. Ondoren, berriro irabazi zuen Bacheletek, eta orain, Piñerak.

Hamar urte baino gehiago daramatza Txilek zentro-ezkerreko eta eskuineko gobernuak txandakatzen. Michelle Bachelet sozialistari eskuineko Sebastian Piñerak jarraitu zion, ondoren, berriro irabazi zuen Bacheletek, eta orain, berriro Piñerak.

1990ean, demokrazia ezarri zenetik, sozialisten, demokristauen eta erradikalen koalizio zabal bat osatu zen; koalizio horrek 20 urtetan Pinochet diktadorearen oinordekoak boterera iristea ekidin zuen. Baina hori Piñeraren garaipenarekin apurtu zen, 2010ean. Garbi utzi behar da Piñera ez dela Pinocheten aldekoa, baina, bai jasotzen dituela Pinochet zaleen aldeko botoak. Hauteskunde hauetako lehen itzulian, inolako lotsarik gabe Pinocheten alde agertzen den Jose Antonio Kastek botoen % 8 eskuratu zituen, eta agerikoa da portzentaje hori oso-osorik Piñeraren zakura joan dela bigarren itzulian.

Aldiz, ezkerreko botoa zatitu egin da eta, beraz, ez du oso-osorik babestu Alejandro Guillerren hautagaitza. Ezkerra zatituta dago Bacheletek egin duenarekiko. Presidenteak erreforma garrantzitsuak atera ditu aurrera, besteak beste, abortuaren legea onartu du, baina ustelkeria kasu ugarik zipriztindu dute. Bacheletek nahikoa ez duela egin pentsatzen duten ezkerreko sektoreak etxean geratu dira, eta horregatik ez du garaitu Guillerrek Piñera.