Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ultraeskuina, Austriako Gobernuan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Heinz-Christian Strache ultraeskuindarra izango da Austriako kantzilerordea, eta bere alderdiak ministerio garrantzitsuak izango ditu. Albisteak apenas sortu du Europan erreakziorik.

Heldu da ultraeskuina Europar Batasuneko gobernu batera. Austriako Gobernu berria atzo jabetu zen karguaz, demokristauek eta ultraeskuindarrek osatu duten koalizioko kideak daude bertan. Kantzilerra Sebastian Kurz demokristaua da, 31 urterekin Europako agintaririk gazteena bilakatu dena. Kantzilerordea Heinz-Christian Strache ultraeskuindarra izango da, bere alderdiak ministerio garrantzitsuak izango ditu bere gain: Barne eta Atzerri gaietarako Ministerioak, hain justu. Dena dela, EB uzteko erreferenduma baztertu behar izan du ultraeskuinak, eta Europako gaiak Kantzilertzaren esku utzi ditu Kurzek.

Aurretik ere izan da ultraeskuina Austriako Gobernuan. Orduan, eskandalua izan zen Europa mailan eta Europar Batasunak boikot diplomatikoa ezartzeko neurriak ere onartu zituen Austriaren aurka. Hilabete batzuetan, Batasuneko herrialde bakar batek ere  ez zuen harremanik izan Austriakoarekin.

Orain, aldiz, ez du inolako erreakziorik eragin Austriako Gobernuan ultraeskuindarrak sartu izanak. Horrek frogatzen du Europaren etsipena ultraeskuindarren hazkundearen aurrean. Duela 10 urte baztertua zeuden; boto gutxi batzuk baino ez zituen eskuratzen.