Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Garaipen politikoa Trumpentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko Kongresuak Trumpen zerga erreforma onartu berri du. Erreformak zerga bilketa asko jaitsi eta defizita igoko du. Populista onen gisan, Trumpek ez ditu inoiz azaltzen bere promesen ondorioak.

Trump presidenteak lehen garaipen politiko handia lortu du Etxe Zurian urtebete egitera doanean. Kongresuak onartu du haren zerga erreforma, Ronald Reaganek 1986an bultzatu zuenetik zerga jaitsierarik handiena jasotzen duena. Zerga jaitsiera hori zen Trumpen hauteskunde promesa nagusietakoa.

Trumpek dio jaitsiera horrek behartsuenei eta klase ertainari egiten diola mesede batez ere. Ez da egia. Behartsuenentzat jaitsiera % 0,4koa izango da, eta klase ertainarentzat, berriz, % 1,6koa; aberatsenek, berriz, % 3tik gorako jaitsierak izango dituzte. Eta azken orduan, inongo lotsarik gabe, higiezinen negozioei mesede egiten dien klausula bat gehitu dute, gainera, Trumpek eta bere familiak dauzkaten negozioen modukoei mesede egiten diena. Gainera, sozietateen gaineko zerga ere murriztu dute, % 35etik 21era jaitsita. Horrekin guztiarekin, zerga bilketa asko erori eta Estatuko defizita izugarri igoko da. Azken defizit hori hurrengo belaunaldiak ordaindu beharko du, baina bost axola. Bitartean, Trumpek jarraituko du esaten betetzen duela agindutakoa. Populista onen gisan, AEBko presidenteak ez ditu inoiz azaltzen bere promesen ondorioak.