Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Italia: Egonkortasun ezegonkorra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Italian hauteskundeak egingo dira martxoan, legealdiko bost urteak amaitu ostean. Zentro-ezkerreko Alderdi Demokrataren gobernua iraunkorrenetarikoa izan da hurbileko historian.

Italian hauteskundeak egingo dira martxoan, legealdiko bost urteak amaitu ostean. Zentro-ezkerreko Alderdi Demokrataren gobernua iraunkorrenetarikoa izan da Italiaren hurbileko historian. Horrek egonkortasun irudi faltsu bat eman lezake, baina egia dena da ia miraria izan dela Gobernuak bere agintaldia amaitu izana behin baino gehiagotan hauteskundeak aurreratzeko zorian egon baitira.

Bost urte hauetan, hiru lehen ministro izan dira. Enrico Letta barne kolpe batean baztertu egin zuen Matteo Renzik. Ondoren honek dimisioa eman zuen erreforma konstituzionalari buruz deitu zuen erreferenduma galdu ostean, eta azken etapa hau gidatu duena Paolo Gentiloni izan da.

Alderdi Demokrataren gobernuak gizarte arloan aurrerapauso batzuk ematea lortu du, homosexualak izatezko bikote izateko aukera aitortzen duen legea esaterako ( ezkontza aitortzera iritsi gabe ) edo indarkeria matxistaren kontrako legea.

Arlo ekonomikoan berriz, orain agintea utziko duen Gobernuak egin gabe utzi du banka sektorearen onbideratzea, baita erreforma handiak ere.