Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ayatollen aliatu onena da Trump

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidenteak botatako txioak baliatzen ari dira Irango agintariak manifestarien atzean atzerriko agenteak daudela leporatzeko.

Donald Trumpek Irango manifestariei laguntza eskaini nahi badie, egin dezakeen gauzarik onena isilik egotea da. Oposizio irandarra goratuz idatzi dituen txioak baliatzen ari baitira hango agintariak manifestarien atzean atzerriko agenteak daudela leporatzeko. 2009 urtean kalera ateratzeko izan zituzten arrazoi berberek bultzatuta ari dira manifestariak: nazkatuta daude arazo ekonomikoekin, ustelkeriarekin eta askatasun ezarekin. Ayatollehn agintean direla badira ia 40 urte, eta askok ezin dute gehiago jasan. Hauteskunde parlamentario eta presidentzialak badira, bai, baina kontrolatuta daude, eta azkenean, buruzagi erlijioso bat da, Ali Jamenei, inork aukeratu gabe agintean dagoena, Jomeni Ayatollahk aukeratuta.

Jameneik erabakia du jada protestan ari direnak Israelen, Ameriketako Estatu Batuen eta Saudi Arabiaren zerbitzura ari direla, alegia, Iranen etsaien zerbitzura. Hemendik aurrera zer egingo duen argi dago: Guardia Iraultzailea aterako du kalera eta kito! Orain bederatzi urte ere halaxe egin zuen. Ayatollehk zuzendutako sistemak eragindako sumindura soziala handia da, baina Gobernuak bere horretan eusten dio errepresio gaitasunari. Gogor egingo du ahuldu ez dezaten.