Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bi Koreak, hurbilago

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ipar Koreako eta Hego Koreako ordezkariek bilera egingo dute urtarrilaren 9an Neguko Olinpiar Jokoetan Ipar Koreako kirolariak parte hartzeaz.

Aurrerapauso berriak Koreako bi herrialdeen arteko hurbilketan. Ipar Koreak ontzat eman du urtarrilaren 9rako Hego Koreak proposatutako bilera. Hitzordu horretan Hego Koreako Pyeongcahangen egingo diren Neguko Olinpiar Jokoei buruz hitz egin behar dute.

Egoera arrisku bizian jartzeko zorian zela kontutan izanda, bilera horrek bi herrialdeen arteko harremanak hobetzeko balio dezake. Ez da hain zaila izango akordioa lortzea. Sydneyko 2000. urteko Olinpiar Jokoetan elkarrekin desfilatu zuten bi herrialdeetako ordezkariek, baita Hego Koreako Pusan hirian egin ziren Asiako 2002ko jokoetan ere.

Harrigarria bada ere, elkar-ulertze giro honekin bat egin du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ere. Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak eskatu dio atzeratzeko garai honetan bi herrialdeek egiten dituzten maniobra militarrak, Olinpiar Jokoekin bat ez egiteko. Eta Trumpek onartu egin du proposamena.