Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Berlusconiren 'bunga-bunga' politikoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Forza Italiako buruzagiak Italiako eskuin osoa batzea lortu du, eta inkesten arabera, martxoaren 4ko hauteskundeak irabazteko moduan legoke.

Silvio Berlusconi bueltan da. Martxoaren 4an egingo diren hauteskundeetarako kanpaina albiste inportante batekin abiatu da: Berlusconik Italiako eskuin osoa batzea lortu du, eta inkesten arabera, hauteskundeak irabazteko moduan legoke. Berlusconi Forza Italiako liderrak Arcoreko bere luxuzko etxean elkartu zituen atzo Matteo Salvini Liga Nordeko buruzagia eta Giorgia Menoli Italiako Anaiak alderdi urltraeskuindarreko hautagaia.

Arcoreko etxea izan zen Berlusconiren "bunga-bungen" agertokia, alegia, Italiako lehen ministro zela prostitutekin antolatzen zituen festen agertokia. Eta orain Italiako indar eskuindarren arteko ituna sinatzeko agerleku bihurtu da.

Berlusconik 81 urte ditu baina Italiako politika zuzentzeko prest dago. Hala ere, badu oztopo garrantzitsu bat: datorren urtera arte kargu publikoak betetzeko gaitasungabetua dago, iruzur fiskalagatik kondenatuta dagoelako. Baina bere jarraitzaileei bost axola zaiela dirudi, eta hasi dira dagoeneko "Berlusconi presidente" dioten kartelak jartzen.