Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Emakumeen oihua, ozenago

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

BBCren Txinako berriemailearen dimisioa soldata ezberdintasunagatik edo Urrezko Globoetan sexu jazarpenaren aurkako aldarriak: emakumearen egoerari buruzko kezka gizartean zabaltzen ari den bi adibide

Carrie Gracie BBCren Txinako berriemaileak dimisioa eman du bere lan bera egiten dute bi berriemaile gizonezkok baino gutxiago irabazten duela jakin ondoren. Hollywooden Urrezko Globoak banatzeko ekitaldia sexu jazarpenaren kontrako salaketa-ekitaldi bihurtu da. Indarkeria matxistaren kontrako protestaldiak mundu osora zabaldu dira, Mexikotik hasi eta Indiaraino. Irudi lezake garrantzi gutxiko albisteak direla, eta ez daudela elkarren artean lotuta. Baina badute harremana, eta inportanteak dira, gainera. Erakusten dute emakumearen egoerari buruzko kezka ez dela soilik feministena, gizarte osoarena baizik.

Indarkeria matxista krimena da, eta amaiarazi beharra dago; baina soldata ezberdintasunari ere aurre egin behar zaio. Carrie Gracieren kasua esanguratsua da. Prestigio handiko kazetaria izaki, diskriminatuta baldin badago, nolakoa izango da ba soldata okerragoa duten emakumeen egoera!

Oraingoz, herrialde bakar batek, Islandiak, onartu du 25 langile baino gehiagoko enpresatan gizonen eta emakumeen arteko soldata bera exijitzen duen legea. Ikusteke dago lortuko ote duen, Islandiako Parlamentuak antzeko legea onartu baitzuen orain 20 urte eta bete gabe baitauka oraindik.