Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Elkar-ulertzea bi Koreen artean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ipar eta Hego Korearen arteko goi mailako bilera benetan izan da garrantzitsua, emaitzengatik baino, gertatu den uneagatik.

Ipar eta Hego Korearen arteko goi mailako bilera benetan izan da garrantzitsua. Eman dituen emaitzek baino, gertatu den uneak egiten du inportante. Egiaz, bilerak izan du emaitzarik, baina lortu dutena ez da hain berria. Lehen ere egin dira bi Koreatako kirolarien desfile bateratua Neguko Joko Olinpiarretan. Adibidez, Turinen 2006an. Lehendik ere, Ipar Koreako kirolariak izanak dira Hego Koreako kirol probetan. Hala izan zen, esaterako, 2002an Busan izan ziren Asiako Jokoetan. Eta aurretik ere elkartu izan dira mugak banatutako familiak, Gurutze Gorriaren laguntzaz. Azkenekoz, orain bi urte.

Benetan inportantea dena unea da. Ipar Koreak egindako misil eta bonba nuklearren saioek Hego Korearekin tentsioa unerik gorenean zutenean gertatu baita. Eta, gainera, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Ipar Korearekiko enfrentamendu politika eta, are, gerra mehatxua ere ari delako bultzatzen. Beraz, hain une larrian Ipar eta Hego Koreak elkarrizketari heltzeak esperantza pizten du.