Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, ameslarien zorigaitz

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Obamaren dekretu bat baliogabetu du Trumpek ia milioi bat ameslariren deportazioa bideratzeko. Epaitegi batek dekretu hori bertan behera utzi du, eta borroka judiziala hasi d.

Paperik gabeko etorkinak Ameriketako Estatu Batuetatik (AEB) bota egingo zituela aginduta iritsi zen Donald Trump Etxe Zurira. Dreamers-ak, ameslariak, dira kaltetuenetakoak. Haurrak zirela, paperik gabeko gurasoekin AEBra iritsi zirenak dira dreamers-ak. Hain zuzen ere, American Dream-aren parte direlako izendatzen dituzte horrela, ustez, aukera berdintasuna eskaintzen duen herrialde bateko ametsa, lana bilatzeko esperantza eta aberasteko aukera, irudikatzen dutelako.

Barack Obamak ia milioi bat ameslariren deportazioa eragozteko programa agindu zuen. Ez zien herritartasuna eman, baina deporta zitzaten debekatzen zuen egitasmoak. Dekretu presidentziala zenez, beste dekretu presidentzial batek utz dezake bertan behera, eta hori da, hain zuzen ere, Trumpek egin zuena: Obamaren agindua ezabatu eta deportazioak baimendu.

San San Frantziskoko epaitegi batek Trumpen dekretua baliogabetu du orain, eta lege borroka zabaldu da. Baina argi dago ameslariak ez dituela bakean utziko Trumpek, badakielako, bere boto-emaile gehienek, berak bezala, atzerritarrak bota nahi dituztela AEBtik.