Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Macron sendo azaldu da Korsikan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Korsikako presoen auziaz argi mintzatu da Frantziako presidentea: "Ez da azturarik izango, ezta amnistiarik ere". Claude Erignac uharteko prefetaren 20. urtemugan egin ditu adierazpenak.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak diskurtso gogorra eraman du Korsikara, amore emateko prest ez dagoela erakusteko. Abenduko eskualde hauteskundeetan gehiengo zabalez irabazi zuten Korsikako nazionalistek, eta Parisi eskatzen diote autonomia handiagoa, korsikeraren ofizialtasuna, eta uhartean atentatuak egin zituzten presoen gerturatzea aurrena, eta amnistia, ondoren.

Presoei buruz argi mintzatu da Macron: "Ez da azturarik izango, ezta amnistiarik ere". Keinu oso sinbolikoa da, egun oso sinboliko batean egindakoa. Atzo baitziren 20 urte Claude Erignac uharteko prefeta hil zutela. Atentatuaren egilea, Yvan Colonna, kartzelan dago bizi osorako zigorra betetzen. Kontua da Korsikako Eskualde Batzordeko oraingo presidentea, Gilles Simeoni nazionalista, Colonnaren abokatu defendatzailea izan zela.

Macron gaur elkartuko da Simeonirekin. Bilera horretan izango da, baita ere, Jean-Guy Talamoni, hau ere, presoen abokatu izan zen eta Korsikako Parlamentuko buru da gaur egun. Akaso, atzo, Macron bere publikoarentzat ariko zen. Eta gaur, akaso, malguago arituko da mahai horretan. Baina ez du itxurarik.