Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Merkelen 'kontzesio mingarriak'

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Finantza Ministerioa sozialdemokratei eman die Merkelek, eta Olaf Scholz Hanburgoko alkateak beteko du. Gizarte gastua handitzearen aldekoa da bera, argi eta garbi.

Angela Merkelek ohartarazi zuen "kontzesio mingarriak" egin beharko zituela Martin Schultzen sozialdemokratei Gobernu Koalizioa osatuko bazuen. Eta, bai, egin ditu. Schultzek, bestetik, kosta ahala kosta batu beharra zituen hainbat proposamen akordiora, bestela, militanteen barne galdeketan hitzarmena atzera botatzeko arriskua zegoelako. Eta itxuraz, arrisku hori txikitu du: hezkuntzan, etxebizitzan eta dependentzian inbertsio oso inportanteak egingo direlako eta gizarte laguntzetara bideratutako Europako funtsak handitzea proposatu duelako. Horrez gain, Schulz bera Atzerri ministro izango da; aitortu duenez, Macronekin bat egin eta Europar Batasuna indartzeko.

Baina Finantza Ministerioa sozialdemokratei emanez egin du Merkelek kontzesiorik handiena. Orain arte Wolfgang Schaublek austeritatearen erregeak bete duen Ministerioa Olaf Scholz Hanburgoko alkateak beteko du. Eta gizarte gastua handitzearen aldekoa da bera, argi eta garbi.

Demokristau askok egin diote jada kritika Merkeli, sozialdemokratei gehiegi eman dielako. Arduraz aritu delako itxi du akordio hori Merkelek, baina batez ere, beste erremediorik ez zuelako. Bera buru izango zuen Gobernu hau osatu edo hauteskundeak deitu. Ez zuen-eta beste aukerarik.