Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Olinpiar diplomazia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hego Koreako presidenteak azkenaldiko distentsio keinuak aprobetxatu nahi ditu eta bihar herrialdean dauden Ipar Koreako goi kargudunak hartuko ditu.

Hego Koreako Pyeongchangen Neguko Olinpiar Jokoetako zabaltze ekitaldirako entseguetan aritu ziren atzo buru-belarri. Ipar Koreako Pyongiangen, bitartean, desfile militar handia egiten ari ziren. Misilak, tankeak, artilleriak eta milaka soldadu, denak ,Kim Jong-un Ipar Koreako liderraren aurrean, erakustaldi erraldoian. Kontraesankorra dirudi, Ipar Koreako buruzagiak itxuraz azkenaldian egin dituen distentsio keinuak kontutan hartuta. Ipar Koreak ordezkaritza garrantzitsua bidali du Jokoetara: 22 atleta, 200 laguntzaile eta horien artean, gainera, Kim Yo-jong, Kim Jong-unen arreba.

Hego Korean askok ez dute begi onez ikusi desfilea; probokazioa izan dela iritzi diote. Baina Moon Jae-in Hego Koreako presidentea mugaz bi aldetako herrialdeen gerturatzearen aldeko da, eta zabaldu den zirrikitua aprobetxatu nahi du. Bihar bertan, Hego Korean dauden iparraldeko goi karguak hartuko ditu Seulen. Hego Koreako komunikabideen arabera, litekeena da Kim Jong-unen arrebak eskutitz bat helaraztea bilera horretan, harremanak hobetzeko proposamena eginez. Ederra litzateke olinpiar izpirituak bi Koreak gerturatzea. Amets egitea beti da doakoa.