Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ekialde Hurbilean ez dago segurtasunik

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Benjamin Netanyahu Isaelgo lehen ministroak ohartarazpen serioa egin dio Irani. Netanyahuk metal puska bat erakutsi zuen bere hitzaldian, azaldu zuenez, gidaririk gabeko hegazkin iraniar baten puska.

Segurtasun Konferentzia izena du asteburu honetan Munichen egin den batzarrak, baina, munduan segurtasun falta zein neurritakoa den utzi du agerian. Hitza hartu duten munduko buruzagi denak aritu dira mehatxu eta arriskuez. Eta batez, Ekialde Erdian dauden mehatxu eta arriskuez.

Benjamin Netanyahu Isaelgo lehen ministroak ohartarazpen serioa egin dio Irani. Haren kontrako eraso militar mehatxua izan da askorentzat. Netanyahuk metal puska bat erakutsi zuen bere hitzaldian, azaldu zuenez, gidaririk gabeko hegazkin iraniar baten puska. Israelek dio, Sirian dituzten base militarretatik, dronak bidaltzen dizkietela espioitza egiteko, eta horregatitik eraso zietela joan den astean Siriako gune militarrei.

Netanyahu Munichen hizketan ari zen bitartean, hegazkin eta kainoiekin Gaza bonbardatzen aritu zen Irsael. 2014tik hona izan den bonbardaketa handiena izan da. Soldadu israeldarren kontrako segada egitea leporatu die Israelek Hamaseko palestinarrei eta bonbardaketa eginez erantzun dute. Segidan bota dituzte palestinarrek koheteak Israelgo lurretara. Eta erantzun modura, israeldarrek berriz egin dute eraso bonbaz.

Munichen diotena diotela ere, Ekialde Hurbilean ez dago segurtasunik.